XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goian: Bore Borako uharteak Hego Pazifikoko irlen irudia azaltzen du: Itzaliriko sumendi baten konoa, bere koralezko eraztuna eta laku urdin bat.

Mendeetan zehar abenturazaleek, naufragoek, artistek eta merkatariek eskualde hau munduko esotikoena eta paradisiakoena bihurtu dute.

Eskuinean: Koraleko arrezifeak koralezko polipo txiki txikien milioikada harri eskeletoz osaturik daude, hazkunde iraunkorra dutelarik.

Sumendien erupzioek konoaren urperatzea lortzen dute, arrezifeak uharte bezala agertuz.

Irla Sumenditsua / Arrezifea / Arrezifearen lakua / Gutxi goratutako irlak / Arrezife eta hondakinak / Garroa / Ahoa / Mesenterioa / Gastro-hodidun zuloa.

Egun australiarrak arte mailan duten izpiritu berriaren froga bat Sidneyko Operaren etxea dugu; arkitektu danesiar gazte baten diseinu bat da.

Azkenik, eta 20 urte tirabiraka ibili ondoren, 1973an ateak ireki zituen.

Egun opera, ballet eta antzerkiko artista internazionalei ongi etorria eskaintzen die.

Opera australiarrak dituen figura ospetsuen artean Joan Sutherland (1926-) eta Harold Blair (1924-) daude.

Dantzari, koreografo eta aktore den sir Robert Helpmann-ek (1909-) 1975 arte Ballet Konpaini Nazionala zuzendu zuen.

Aktoreen artean Judith Andersen (1893-1962) eta Peter Finch (1916-1978) aipa ditzakegu.

Australiako industria zinematografikoak laguntza handia jaso du azken denbora honetan Zine Australiarraren Aurrerabiderako Korporaziotik.

Hara hor zazpigarren hamarkadan filma australiarrek hainbeste sari irabaztearen arrazoina.

Hauen artean eta daude.

Filma asko idazle australiarren nobeletan oinarriturik zeuden.

Patrick White (1912-) mende honetako idazle australiar ospetsuena da, 1973an Nobel Saria irabazi zuelarik The Solid Mandala lanarekin.

Morrist Westek Arrantzalearen Sandaliak nobela idatzi zuen.

Alan Moorehead (1910-) nobela askoren autore eta gerrako berriemale oso ona da.

Antzerkigileen artean David Williamson (1942-), Don`s Party-ren autorea aipa dezakegu.

Poeten artean, berriz, Judith Wright (1915-) eta Alec Hope.

Margolarien artean Sidney Nolan (1917-) da ezagunena.

Sir Rusell Drysdalek (1912-) Australiako barne lurren irudia margotu du.

Bai bakoitzak eginiko artelana, bai taldean landutakoa, Arteen Kontseilu australiarrak eta Australiako Batzorde Hedatzaileak subentzionaturik dago.

Kultur australiarrak egun duen izpiritu gorenena Perth-en eta Adelaidan nabari da.